Quantcast
Channel: LaNCE » General
Viewing all articles
Browse latest Browse all 24

NEUROZIENTZIETAKO IKERKUNTZAN HASTEKO ESKAINTZA

0
0
Llamaradas

Irudi hau honek egin du: jgmarcelino from Newcastle upon Tyne, UK

Neurozientzia Esperimentaleko Ikerkuntza Taldeak (LaNCEk) Neurozientzilariak prestatzeko deialdia irekitzen du. Gure lan eremuan garun funtzionamendu fisiologiko eta patologikoaren modeloak, neurokimika, morfologia, portaera eta memoria integratzen ditugu.

Gure lanaren ardatz nagusietako bat ingurune aberastuak eta ariketa fisikoak garun funtzioan duen eraginaren azterketan oinarritzen da. Era berean, garun gaixotasunen (eskizofrenia eta hipoxia kasu) ondorioak arintzean duen eragina ere aztertzen dugu.

Hautagaiak biozientzietako azken urteko ikasleak edo erlazionaturiko Masterretako ikasleak izan beharko du. Interesa eta motibazioa edukitzeaz gain, beka ofizialak (Eusko Jaurlaritza, EHU, MINECO) eskatzeko batazbesteko nota minimoa izan beharko du (2.0). Hautagaiak gure laguntza osoa edukiko du beka predoktoralak lortzeko. Azken urteko ikasleen kasuan, kolaborazio bekak eskatzeko aukera ere badago.

Interesatuak jarri harremanetan gurekin ahalik eta arinen:

Harkaitz Bengoetxea Doktorea, bcpbeoda@ehu.es

Enrike G. Argandoña Doktorea, eg.argandona@ehu.es

+346015606

Informazio gehiago gure web orrian: http://www.ehu.es/ehusfera/lance


Viewing all articles
Browse latest Browse all 24

Latest Images

Trending Articles





Latest Images